EMANALDIA | ‘Zinzindurrunkarratz’ filma, 20. Rencontres sur les docks-en

Euskal zinemari eskainitako fokua, 20. Rencontres sur les docks-en Oskar Alegriak Zinzindurrunkarratz (2023) bere azken filmaren nondik norakoak kontatuko ditu L’Atalanten. Ikus-entzunezko ibilbide poetikoa da, beste garai bateko oroimenez egina: Super-8 formatuan filmatua, “oinez eginiko film bat” da. Zuzendariak, Artazu bere herritik, Paolo astoarekin Andimendira egindako bide poetikoa kontatuko du, ahaztutako edota galdutako memoriaren erakusgarri. Jada existitzen ez den mundu baten oihartzunak erregistratu ditu zinemagile nafarrak, soinurik

By |2024-04-26T10:32:55+02:0026 apirila, 2024|

EMANALDIA | ‘Samsara’ filma, 20. Rencontres sur les docks-en

Euskal zinemari eskainitako fokua, 20. Rencontres sur les docks-en Heriotzari buruzko hausnarketa proposatzen du Samsara (Lois Patiño, 2023) filmak. Señor y Señora ekoiztetxe gipuzkoarraren proiektua da, Xabier Erkizia sortzaile eta soinu-teknikari lesakarrak eraikitako soinu-paisaia txundigarria duena. Filma aurkeztera Garbiñe Ortega ekoizlea gerturatuko da. KRITIKA | SAMSARA: Zinema entzun ere egiten da

By |2024-05-03T10:48:36+02:0026 apirila, 2024|

EMANALDIA | ‘Artzain soil’ filma, 20. Rencontres sur les docks-en

Euskal zinemari eskainitako fokua, 20. Rencontres sur les docks-en Lucie Francinik eta Sabina Hourcadek zuzendutako Lehen dokumental luzea da Artzain soil (2023), elikadura, lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen dituena: hurrengo neguan Maina ez da gehiago artzain soil izango. Akabo bere bizimodu ibiltaria, etengabean bizitoki berri bat bilatzea, bere lurrak nahi bezala kudeatzearen ezintasuna. Maina instalatzen da, bere lurraldean sustraitzeko asmoz eta berak nahi laborantza mota

By |2024-04-26T10:21:21+02:0026 apirila, 2024|

EMANALDIA | ‘Negu hubilak’ filma, 20. Rencontres sur les docks-en

Euskal zinemari eskainitako fokua, 20. Rencontres sur les docks-en Negu Kolektiboaren Negu Hurbilak (2023) lanak irekiko du festibala, eta Ekain Albite eta Mikel Ibarguren sortzaileak bertan izango dira beren lehen film luzea aurkezten. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko kontaketa dakar, ihesaldi bat abiapuntu duena: ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Emakumezko gazte bat ihesi doa helburu argi batekin: muga zeharkatzea, bai baitaki hala

By |2024-04-26T10:16:37+02:0026 apirila, 2024|
Go to Top