‘Las buenas compañías’ nagusi, Giza Eskubideen 20. Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak ezagutzera eman du 20. edizioko palmaresa. Silvia Muntek zuzendu, eta Jorge Gil Munarriz legazpiarrarekin batera idatzitako euskal ekoizpenak lortu du ikus-entzuleen boto bidez ebatzitako sari nagusia. The Lost Souls of Syria (Stéphane Malterre eta Garance Le Caisne) dokumentalak irabazi du Amnesty International Saria, eta Yellow (Elham Ehsas) izendatu dute film labur onena.

By |2023-05-04T15:05:21+02:0028 apirila, 2023|

Donostiako 20. Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute

Apirilaren 21etik 28ra bitartean egingo duten ekitaldiaren xehetasunak argitu dituzte gaur: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023) filmak abiatuko du jaialdia, eta sail ofizialean hainbat euskal ekoizpen erakutsiko dituzte, tartean, Tetuán (Iratxe Fresneda, 2022), Las buenas compañías (Silvia Munt, 2023), edota Karpeta Urdinak (Ander Iriarte, 2022). Azken hau lehiaketaz kanpo.

By |2023-04-13T13:06:54+02:0013 apirila, 2023|

‘Tetuán Kanpoaldea/Barrualdea-eguna’ erakusketa, Donostian

Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarrak Tetuán (2022) filma aurkeztuko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian, eta proiektuaren harira, “munduko pertsonen mugimenduari lotutako aurpegiak eta paisaiak bilatzea” abiapuntu duen erakusketa hartuko du hiriko Liburutegi Nagusiak apirilaren 20tik maiatzaren 6ra bitartean.

By |2023-04-12T14:01:45+02:0012 apirila, 2023|

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Carmen Castillo zinemagile txiletarra omenduko du

‘Carmen Castillo, txiletar erbesteratu bat’ erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean egongo da ikusgai, Okendo Kultur Etxean. Dokumentalista eta idazlearen erbestealdia errepasatuko du mostrak; sortzaileak festibalaren aitortza berezia jasoko du 20. edizioko irekiera-ekitaldian.

By |2023-03-01T15:17:28+02:001 martxoa, 2023|
Go to Top