Abian da Joan Mari Torrealdai Bekaren 2. deialdia

Jakin Fundazioak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Joan Mari Torrealdai Bekak euskal kulturaren azterketari helduko dio 2. edizioan. Torrealdaik landutako liburugintza ardatz hartuta, bi ildo nagusi zabaldu nahi dituzte: liburugintzaren azterketa berrikustetik sor litekeena, batetik; eta azterketa eredua zinema, musika edo arte eszenikoetara aplikatzea, bestetik.  

By |2024-07-16T09:42:41+02:0016 uztaila, 2024|

Bilbon ospatzen ari dira Silver Film jaialdiaren II. edizioa

Silver Film jaialdiaren II. edizioa ospatzen ari dira egunotan Bilbon, adinekoak subjektu aktiboak direla aldarrikatzeko helburu argiarekin. Ekimenak diziplina anitzeko programazioa eskainiko du: film luzea, labur eta dokumentalen eta atzera begirakoak eskainiko ditu, bai eta mahai-inguruak, topaketak, bakarrizketak, belaunaldien arteko saioak, liburuen aurkezpenak edo dantza garaikidea ere.

By |2024-03-15T10:45:17+02:0015 martxoa, 2024|

NIFF, finkatzen ari den hitzordua

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 3tik 5era bitartean ospatu dute Iruñean, jardueren batez besteko %80ko okupazioarekin eta online bidezko jarraipen ezin hobearekin. Antolatzaileek baieztatu dute jada hirugarren edizioa egingo dutela 2021ean.

By |2020-09-14T12:26:44+02:0014 iraila, 2020|
Go to Top