‘Charulata’: Zorizko karta-jokoak eta ekaitzak dakartzan amodioa
Zuzendaria: Satyajih Ray Urtea: 1964 Herrialdea: India Zorizko karta-jokoak eta ekaitzak dakartzan amodioak Bizitza bakartia darama Charulatak, XIX. mendeko klase altuko emakume bengalarrak. Nahiz eta Bhupati kazetari aberatsarekin ezkonduta egon, senarrak The Sentinel izeneko egunkarirako egiten duen lan politikoari eskaintzen dio arreta. Charuk eleberriak irakurriz eta etxeko leihoetatik kaleko oinezkoei so igarotzen ditu orduak. Baina protagonistaren egunerokotasun lasaia hankaz gora jarriko da Amal, Bhupatiren