Kritika: ‘1945’
Zuzendaria: Ferenc Török Urtea: 2017 Herrialdea: Hungaria Denborak gauzak bere lekuan jartzen dituela diote sarri, ez dakit hau horrela den edo geure buruari esaten diogun aitzakia den, karma edo justizia poetikoaren eske. Zintak Hungarian kokatuko gaitu, 1945 urtean. Bigarren Mundu Gerraren ostean, dagoeneko sarraskia bukatu da, txikizioa, konkista. Fronteak egonkortzen ari dira, irabazleak lurra banatu eta bere egin dituzte pastelaren zati guztiak, afaloste oparoan. Herri txiki batean kokatuko