‘Nuestra libertad’ filma goretsi dute ikus-entzuleek Giza Eskubideen Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak ezagutzera eman du 19. edizioko palmaresa. Abortuaren kriminalizazioa hizpide duen Nuestra libertad/Fly So Far (Celina Escher, 2021) filmak irabazi du publikoak erabakitako film onenaren saria, eta Sarah Beddingtonek zuzendutako Fadia’s Tree (2021) errekonozitu du Amnesty Internationalek. Film labur onena Prescindibles (2021) izendatu du gazteriaren epaimahaiak.

By |2023-02-01T17:11:32+02:008 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Tranchées’

Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka abiapuntu duen Tranchées (Loup Bureau) pantailaratu aurreko egunetan ezagutu dugu Mariupoletik ihesi zebilen Mantas Kvedaravičius zinemagile lituaniarra hil dutela. 2016an Berlingo zinema jaialdian gerra-gunea hizpide izan zuen Mariupolis dokumentala estreinatu zuen, eta hain zuzen ere, hirian bertan izan da azken asteetan, errusiar inbasioaren testigantza zuzena emateko asmoz irudiak filmatzen. Iaz, David Beriain eta Roberto Fraile kazetari euskal herritarrak Burkina Fason

By |2023-02-01T17:11:46+02:008 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Norte Salvaje’ eta ‘Matxitxako’

Euskal ekoizpenak gero eta garrantzia gehiago ari dira hartzen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, eta aurtengo 19. edizioa da gorakadaren erakusgarri. Euskara hutsez filmatutako lanak tantaka iristen bazaizkigu ere, bertoko zinemagile eta sortzaileek badute sentsibilitatea euskal herritarroi eragiten diguten auziei heltzeko. 2021eko ekitaldian Apaiz kartzela eta Aita Mari filmek ordezkatu zuten sail ofizialean lurraldeko zinemagintza. 2022an, erbestea eta erresilientzia gaitzat duen Helena Bengoetxea zinemagile nafarraren Matrioskas.

By |2023-02-01T17:12:01+02:007 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Cow’ eta ‘Les Insulaires’

Martxa onean da 19. Giza Eskubideen Zinemaldia. Lehenengo lehiaketa egunak igarota, apirilaren 8ra bitartean programatutako azken filmak hasi dira erakusten sail ofizialean. Errefuxiatuak, memoria historikoa edota kazetaritza eta ikerketa protagonista izan ostean, ohiko gaietatik aldentzen diren bi film berezi ikusteko parada izan dugu. American Honey (2016) filmak eman zion nazioartean ospea Andrea Arnold britainiarrari. Familia utzi eta bizimodu askea defendatuko duen neska-mutil talde bati batuko

By |2023-02-01T17:12:16+02:006 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘In Seach of Monsters’ eta ‘Behind the Headlines’

Euriak eta haizeak agur esan badigute ere, tenperaturek ez dute igotzeko joerarik izan azken egunotan. Hotza nagusi da kanpoan, aitzakia paregabea Victoria Eugenia Antzokira hurbildu eta 19. Giza Eskubideen Zinemaldiaz gozatzeko. Kazetaritza eta ikerketa-lana abiapuntu izan dituzten bi lan ikusteko parada izan dugu, bata zein bestea, nazioartean zeresana eman duten jazoera polemikoen inguruan ardaztuak, gobernuak kolokan jartzeko ahalmena izan dutenak, eta zentzuratuak izateko bidean direnak.

By |2023-02-01T17:12:30+02:005 apirila, 2022|

19. Giza Eskubideen Zinemaldia, hamaika errealitateren bozgorailu

Gaur ekingo diote Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari. Victoria Eugenia Antzokia prest dago The Man Who Sold His Skin (Kaouther Ben Hania, 2020) filmarekin hiritarrak txunditzeko, apirilaren 8ra bitartean munduan gertatzen diren errealitateen aldarri bilakatzeko. Egitarau zabala prestatu dute 19. ediziorako, urtero legez, gaurkotasuna helduleku. Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak, astebete luzez zinemazaleek hirian izango duten eskaintzaz hitz egin digu ZINEAn. Jorratuko dituzten gaien artean, emakumeengan eta

By |2022-04-01T15:00:08+02:001 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldiak haur eta gazteek egindako marrazki eta muralak jarriko ditu ikusgai

Apirilaren 1etik 8ra ospatuko den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XVIII. ekitaldia gauzatuko dute. 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek margotutako lanak bozkatzeko epea zabalik da, martxoaren 28ra arte.

By |2022-03-24T11:55:12+02:0024 martxoa, 2022|

Haur eta gazteentzako hiru film, 19. Giza Eskubideen Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak 19. edizioan haur eta gazteei zuzendutako filmak zeintzuk izango diren jakinarazi ditu: Zutik! (Iker Alvarez eta Haizea Pastor, 2021), Tximinoen izarra (Linda Hambäck, 2022) eta Maixabel (Iciar Bollain, 2021). Ekimenean parte hartu nahi duten ikastetxeek pelikulen gaiak lantzeko gida didaktikoak ere jasoko dituzte.

By |2022-03-16T10:46:49+02:0018 otsaila, 2022|
Go to Top