18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 9 eta 10 programen kronika

Larunbaterako hainbat saio atondu badituzte ere, azken lehiaketa eguna izan du gaur 2024ko Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak. Ondoko filmak izan dira sail ofizialean ikusgai: El Canto de los Años Nuevos (Alexander Cabeza Trigg), La rivière (Dominique Marchais), ¿Dónde está Marie Anne? (Yaela Gottlieb) eta Silence of Reason (Kumjana Novakova).

By |2024-03-15T13:40:17+02:0015 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 7 eta 8 programen kronika

Nazioarteko zinemagintzan, eta bereziki Argentinan, autore izaera indartsuenenetakoa duen Mariano Llinás sortzailearen lan berrienaren mundu mailako estreinaldia hartu du 18. Punto de Vista jaialdiak: Retrato de Mondongo. Gainera, Homing (Tamer Hassan) eta En communauté (Camille Octobre Laperche) filmak ere pantailaratu dituzte.

By |2024-03-14T14:05:15+02:0014 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 5 eta 6 programen kronika

Dialektika bitxia ondu dute elkarren segidan ikusgai izan diren 18. Punto de Vista jaialdiko bosgarren eta seigarren programek. Batetik, haurren ikuspuntutik jorratuta, fantasia beharraz eta izpiritu ameslariaz hausnartzeko tartea egon da; bestetik, garai ilunak erretratatzeko hurbilketa kontrajarriak proposatu dizkigute: Submarino volador (Lucas Zacarias), Corazón embalsamado (Julieta Seco), Remembering Franco (Pedro Pinzolas) eta Avalancha (Daniel Cortés Ramírez).

By |2024-03-14T12:46:27+02:0013 martxoa, 2024|

‘ZINZINDURRUNKARRATZ’: Kamera isil baten memoria bisuala

Zuzendaria: Oskar Alegria Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Bi film luze besterik ez dizkiogu ezagutu Oskar Alegriari gaur arte: Emak Bakia baita (2012) eta Zumiriki (2019). Bata zein bestea, sailkaezinak. Esaiozue bestela Alberto Barberari, zinemagile nafarraren bigarren lana  76. Veneziako Mostran programatzerako orduan latz sufritu baitzuen, non eta nola eskaini asmatu ezinik. Alegriak ZINZINDURRUNKARRATZ ekarri digu orain, 18. Punto de Vistako sail ofizialean lehiaz kanpo

By |2024-03-13T19:11:50+02:0013 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 3 eta 4 programen kronika

Ikus-entzunezko formen aukerei etekina ateraz egindako esperimentuek osatu dituzte 18. Punto de Vista jaialdiko sail ofizialeko hirugarren eta laugarren programak. Eskaintza iradokitzaileaz gozatu ahal izan dute saioetara gerturatu diren zinemazaleek: Night Walk (Sohn Koo-Yong), Sur le fil d’Ariane (Adina Ionescu-Muscel eta Clara Beaudoux), Procès-verbal (Matthew Wolkow), Radiance (Shuhei Hatano) eta The World is Family (Anand Patwardhan).

By |2024-03-12T13:34:27+02:0012 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 1 eta 2 programen kronika

2024ko Punto de Vista jaialdiaren irekiera ekitaldia iluntzean egingo dute Oskar Alegriaren Zinzindurrunkarratz filmaren estreinaldiarekin. Hala ere, dagoeneko sari nagusia irabazteko hautagai diren lehen lau filmak pantailaratu dituzte: Inde Ved Siden Af (Maia Torp Neergaard), La suite canadienne (Olivier Godin), Un cœur perdu et autres rêves de Beyrouth (Maya Abdul-Malak) eta Ôte-toi de mon soleil (Messaline Raverdy).

By |2024-03-11T12:17:30+02:0011 martxoa, 2024|
Go to Top