17. edizioko hiru fokuak argitu ditu Punto de Vista jaialdiak
Fukuda Katsuhiko zuzendari japoniarra, Ana Poliak zinemagile argentinarra eta Pascale Bodete dokumentalgile frantziarra izango dira protagonistak.
Fukuda Katsuhiko zuzendari japoniarra, Ana Poliak zinemagile argentinarra eta Pascale Bodete dokumentalgile frantziarra izango dira protagonistak.
Ángel Santos Touza, Haruka Hama eta Marcos Uzal profesionalak izango dira 2023ko festibaleko sail ofizialean lehiatuko diren filmak ikusi eta baloratzeaz arduratuko diten epaimahaikideak. X Films proiektu irabazlea aukeratzeko eskumena izango duten profesionalen berri ere eman dute.
Sail ofizialean lehiatuko diren iraupen laburreko ekoizpenek 3.000 euroko saria eskuratzeko aukera izango dute. Tartean dira, Maria Elorzak eta iaz zendu zen Iñigo Salaberriak ondutako Al borde del agua, eta Peru Galbetek euskaraz errodatutako Bide bazterrean hi eta ni kantariekoizpenak.
Jaialdiko emanaldiez gozatu eta bertako industria jardueretan parte hartu nahi duten profesionalek, kazetariek zein ikasleek martxoaren 15era arte izango dute akreditazioak eskatzeko aukera.