Zinemaren Jaia Hego Euskal Herrian, maiatzaren 15etik 18ra

Zinemaren Jaia delakoaren edizio berri bat egingo dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema-areto nagusietan, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an. Lau egun horietan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak.