‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentalak zabalduko du Zinegoak jaialdia
Aurkeztu dute Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdiaren programazioa. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute, eta Ekai Lersundi gazte transexualaren bizitza jasotzen duen ‘Mi pequeño gran samurai’ lanaren proiekzioak emango dio hasiera.