Hamaika ekoizpen lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria lortzeko
Donostia Zinemaldiak 68. edizioa ospatuko du irailaren 18tik 26ra, eta ari dira, gutxinaka, ikusgai izango diren lanak aletzen. Kutxabank-Zuzendari Berriak sailaren txanda izan dugu gaur: Brasilgo, Erresuma Batuko, Errusiako, Espainiako, Frantziako, Hego Koreako, Herbehereetako, Irlandako, Japoniako, Poloniako, Txinako eta Vietnamgo hamaika ekoizpen lehiatuko dira.