‘Agur’ filmak irabazi du 16. Kameratoia

110 zinemazalek, 32 taldetan antolatuta, eman zuten izena Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak atondutako Kameratoia film laburren rallyan parte hartzeko, baina 26 izan ziren azaroaren 15eko zitara garaiz heldutako proiektuak. Horien artean, atzo, hilak 22, egin zuten sari banaketa ekitaldia online Ugaitz Alegria aktorearen gidaritzapean, eta epaimahaiaren zein ikusleen sariak jakinarazi zituzten.