Patxo Telleriaren eskola magistrala, Santurzine jaialdian
Gidoilari eta antzerkigile bilbotarra gidoiak idazteari buruz ariko da hizketan, urriaren 6an. Bestalde, Euskal Pantailak sailaren baitan, Las buenas compañias (Silvia Munt, 2023) eta Suro (Mikel Gurrea, 2022) film luzeak pantailaratuko dituzte. O Corno (Jaione Camborda, 2023) ekoizpen galiziarrak, gainera, 11. ekitaldia irekitzeko ardura izango du.