Platino sarietarako lau hautagaitza jaso ditu ’20.000 erle espezie’ filmak

Estibaliz Urresola laudioarrak zuzenduriko 20.000 erle espezie film arrakastatsuak lau hautagaitza jaso ditu Zinema Iberoamerikarraren Platino sarietarako. Euskal partaidetza duten Robot Dreams, Cerrar los Ojos eta Sultanaren Ametsa filmak ere ageri dira saritu ditzaketen lanen zerrendan.

By |2024-03-18T11:57:54+02:0018 martxoa, 2024|

Hemen da 2018ko Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia

Bihar, martxoaren 21, abiatuko dute Huhezinema  jaialdiaren 11.edizioa. Hamaika ekitaldi eta proiekzio antolatu dituzte, aurreko urteetan bezala, hiru eguneko iraupena izango duen ekitaldirako:  Sail Ofiziala osatzen duten lanen proiekzioa; Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa osatu zuten laburren erakusketa; ikasleei zuzendutako masterclass berezi bat; Euskal Websailen Topaketa; MU-ko Ikasleen Saila eta Kutixi Saila, besteak beste.

By |2018-03-20T14:16:19+02:0020 martxoa, 2018|

Huhezinemak baditu hamar finalistak

Aditzera eman dute Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko dutenen filmen hamarrekoa. Horrekin batera, gainontzeko ataletan lehiatuko diren laburrak, eta sari desberdinak banatuko dituzten epaimahai kideak ere ezagutu ditugu. Martxoaren 23an, Aretxabaletako arkupe aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta egunean bertan izango dira ikusgai filmok hainbat egileren bertaratzearekin. Jaialdiaren aurreko egunetan, ostera, erakustaldia osatuko duten bestelako laburrak proiektatuko dituzte. Orotarikoak lanak daude ekitaldiaren 11.edizioarako aukeratutakoen artean: eskarmentuzko

By |2019-05-15T16:42:37+02:0026 otsaila, 2018|
Go to Top