Proiektuen audientziak eta banaketa aztergai, Noka Ekoizpena programaren 5. moduluan
Noka Ekoizpena programan parte hartzen duten zuzendari eta ekoizleek proiektuen audientzien diseinuan eta banaketan sakondu dute ekimenaren bosgarren moduluan. Abycine Jaialdian amaituko da formakuntza-programa, parte-hartzaileek beren proiektuei buruzko pitch bat egin ahal izango baitute bertan.