‘Z365’ aldizkari digitala aurkeztu du Donostia Zinemaldiak
Urte osoko lan-jardunaren erakusleiho izan nahi duen argitalpena da, Tabakaleran kokatuta dauden beste eragileekin batera sortutako ekosistemaren emaitzak erakutsiko dituena. Kaleratu berri duten 0 alean, datozen aleen nondik norakoak azaldu dituzte, izen bereko ekimenaren apustu estrategikoa indartzeko asmoz sortu dutela azpimarratuz.