???? ???? ??? (‘Etxea beltza da’)
Zuzendaria: Forough Farrokhzad Urtea: 1963 Herrialdea: Iran Generoa: Dokumental Esperimentala Iraupena: 23 min Edertasunaren bila dabiltzanei, edertasuna da, edertasuna dago. Ez bilatu: da. Oraingoan Forough Farrokhzad poeta iraniarraren film labur dokumentala gerturatuko dizuet, sarean eskuragarri topatuko duzuen ikus-entzunezko harribitxia: latza eta ederra. Munduko Poesia Kaierak argitaratu berri du euskarara ekarria poetaren lanaren lagina eskaintzen duen alea, eta bestalde, -zko argitaletxeak, olerkariaren poemak osatzeko bi ikus-entzunezko lan proposatu ditu.