FiSahara Nazioarteko Zinemaldiaren XII. ediziora joan nahi duzu?

FiSahara Nazioarteko Zinemaldiaren XII. edizioa datorren apirilaren 28tik maiatzaren 3ra egingo dute Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu gunean. Orotara 30 lan eskainiko dituzte pantaila erraldoi batean, basamortuan. Zuk ere bertara joan nahi baduzu, bizkor ibili eta eman izena. 1954ko Argeliara eramango gaituen…

Kritika-lehiaketa: eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Bart gauean itxi dugu Zinea.eus atarian kritikari gisa urtebetez jardungo duen laguna topatzeko deialdia. Orotara 10 kritika jaso ditugu martxoaren 11n deialdia zabaldu genuenetik, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztiei. 00

18. DocsBarcelona jaialdiko hainbat lan aurreratu dituzte

Datorren maiatzaren 25etik 31ra luzatuko da 2015eko DocsBarcelona dokumentalen jaialdia, eta aste honetan bertan ikusgai izango diren hainbat izenburu aurreratu dituzte: Alentejo Alentejo (Sérgio Tréfaut, 2014), Die Böhms, Architektur Einer Familie (Maurizius Staerkle Drux, 2014), El tram final (Oscar Pérez,…

Apirileko dokumentala, ‘The Special Need’

Carlo eta Alex gazte italiarrek zeregin bat dute: beren lagun Eneak, aurrenekoz, emakume batekin harreman bat izan dezan lortzea. Baina misioa ez da erraza, 29 urteko gazteak autismoa duelako. Horregatik, Europan zehar bidaia abiatuko dute. DocsBarcelonaren Hileko Dokumentala egitasmoak apirileko…

Hiru titulu berri Filmazpit katalogoan

Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko Filmazpit programak hiru izenburu berri ditu: Louise Archambault kanadarraren Gabrielle (2013), Hany Abu-Assaden Omar (2013) eta immigrazioari buruzko bost film laburreko sorta (2012-2013). Guztiek giza eskubideak dituzte ardatz. 00

Ostegunetik igandera, 8. Lupa Dokumentalen mostra Donostia eta Errenterian

Donostiako Banda Bat elkarteak eta Errenteriako Mikelazulok antolatzen duten Lupa dokumentalen mostrak 8. edizioa izango du aurtengoa. Ostegunean, apirilak 2, abiatuko dute, eta igandera bitarte 20tik gora lan eskainiko dituzte Urgulleko Guardetxean eta Mikelazulon. 00

Ezagutzera eman dituzte 2015eko HUHEZINEMAko hamar finalistak

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA film laburren aurtengo jaialdiko hamar finalistak aditzera eman dizuten antolatzaileek. 2014ko Kimuak katalogoko hiru lan, Jokin Urrutikoetxearen El buen mal, Unai Garateren Ordu erdi eta Ander Iriarteren Otsoko hautatu dituzte, besteak beste. 00

Kalebegiak, ikus-entzunezko sortzaile berrientzako Donostia 2016ren ekimena

Donostiari buruzko 12 film laburren bidez, hiriaren erretratu iraunkorra osatuko dute zinegile konsagratu eta hasiberriek. Horixe da Donostia 2016k abian jarri duen Kalebegiak egitasmoaren helburua. Sortzaile hasiberria bazara, maiatzaren 8ra arteko epea duzu zure gidoia aurkezteko. 00

José Mújica Uruguaiko presidente ohiari buruzko dokumentala, gaur ETB-n

Julio Flor eta José Fernández de la Sotak José Mújica Uruguaiko presidente ohia elkarrizketatu zuten haren agintaldia amaitzear zela, otsail erdialdean, eta elkarrizketa jasotzen duen dokumentala, Pepe Mújica, la revolución tranquila, gaur, martxoak 27, eskainiko dute ETB2ko Por Fin, Viernes…