Zinema_ikusezina

Urrian egingo dituzte Zinema Ikusezina eta Ikusezina Express jaialdiak

2009an abiatu zuten Zinema Ikusezina jaialdiaren VI. edizioa urriaren 17tik 23ra egingo dute Bilbo, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Mungia, Iurreta, Leioa eta Elorrioko hamalau aretotan. Halaber, Ikusezina Express laburren jaialdia urriaren 6tik 13ra luzatuko da, eta izena emateko epea hilaren 5ean…

Irudienea

Zabalik da Irudienean izena emateko epea

Irudienea Durangoko Azokaren baitako irudiaren gunea da. Film laburrak, luzeak, dokumentalak, spotak, bideoklipak, aurkezpenak… egiten dira bertan, baita Kameratoia laburren rallya ere. Abenduaren 5etik 8ra bertan izan nahi baduzu, urriaren 15era arteko epea duzu izena emateko. 00

tres-60-foto-22

Euskal zinemagintzari leihotxoa zabalduko diote Londresen

Irailaren 25etik urriaren 5era egingo duten London Spanish Film Festival jaialdiaren baitan, Basque Window izeneko zikloa egingo dute Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013) eta Tres 60 (Alejandro Ezcurdia, 2013) filmak izango dira ikusgai, besteak beste. 00

Abian da Bideodromo jaialdiaren VII. edizioa

Bilbo eta Gasteiz artean egiten den nazioarteko zine eta bideo esperimentalaren Bideodromo jaialdia astelehenean hasi zuten, eta irailaren 27ra bitarte, ez fikzio, fikzio, dokumental eta animaziozko lanak eskainiko dituzte. 00

Naomi_Kawase

Bueltan da Punto de Vista Fokua zikloa

Nafarroako Filmategiak Punto de Vista Fokua zikloa berreskuratu du irailean, eta hilaren 25ean, osteguna, Laetitia Miklesen bi lan eskainiko dituzte 20:00etatik aurrera. Otsailean egiten den Punto de Vista jaialdia urte osora luzatzea du helburu ekimenak. 00

Euskaraz_bizi_nahi_dut_zinea.eu

Doako bideogintza tailerra eskainiko dute Donostian

Ostiral honetan, irailak 19, Centa eskolak doako bideogintza tailerra eskiniko du Donostiako 2016 Gunean, Easo kalean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara luzatuko da, eta Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren harira antolatuko dute. 00

Ikastaroak

Ikus-entzunezkoen inguruko 11 ikastaro eskainiko ditu Donostia Kulturak

Donostia Kulturak eskainitako ikastaroen baitan, ikus-entzunezkoekin zerikusia duten 11 proposamen aurkeztu dituzte 2014-2015 ikasturterako. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da zabalik. Final Cut X programa, gidoien idazketa, dokumentalgintza, zinemako musika, zinema zuzendaritza, ikus-entzunezko ekoizpena, aktore zuzendaritza, zinema teknikak,…

f1_4410

Fernando Bovaira izango du buru Zinemaldiko epaimahaiak

Castelloneko (Espainia) Fernando Bovaira ekoizlea, Singapurreko Eric Khoo zuzendaria, zuzendari eta gidoigile venezuelar Mariana Rondón, Irango Marjane Satrapi historialaria, Nastassja Kinski aktore alemaniarra, Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukraniarra, Alemaniako Reinhold Vorschneider zuzendaria eta Vlad Ivanov aktore errumaniarra izango…