Euskaraz_bizi_nahi_dut_zinea.eu

Doako bideogintza tailerra eskainiko dute Donostian

Ostiral honetan, irailak 19, Centa eskolak doako bideogintza tailerra eskiniko du Donostiako 2016 Gunean, Easo kalean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara luzatuko da, eta Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren harira antolatuko dute. 00

Ikastaroak

Ikus-entzunezkoen inguruko 11 ikastaro eskainiko ditu Donostia Kulturak

Donostia Kulturak eskainitako ikastaroen baitan, ikus-entzunezkoekin zerikusia duten 11 proposamen aurkeztu dituzte 2014-2015 ikasturterako. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da zabalik. Final Cut X programa, gidoien idazketa, dokumentalgintza, zinemako musika, zinema zuzendaritza, ikus-entzunezko ekoizpena, aktore zuzendaritza, zinema teknikak,…

f1_4410

Fernando Bovaira izango du buru Zinemaldiko epaimahaiak

Castelloneko (Espainia) Fernando Bovaira ekoizlea, Singapurreko Eric Khoo zuzendaria, zuzendari eta gidoigile venezuelar Mariana Rondón, Irango Marjane Satrapi historialaria, Nastassja Kinski aktore alemaniarra, Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukraniarra, Alemaniako Reinhold Vorschneider zuzendaria eta Vlad Ivanov aktore errumaniarra izango…

‘The Shock Doctrine’ dokumentala eskainiko dute bihar Montehermoson

‘The Shock Doctrine’ dokumentala eskainiko dute bihar Montehermoson

Michael Winterbottom eta Mat Whitecrossek 2009an aurkeztu zuten The Shock Doctrine, egungo krisi ekonomikoaren jatorria ulertzeko gidalerroak eskaintzen dituen dokumentala, doan, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskainiko dute bihar, irailak 11, Gasteizeko Montehermoson 19:00etan. 00

Generoa ardatz duen zikloa Nafarroako Filmategian

Generoa ardatz duen zikloa, Nafarroako Filmategian

1979 eta 1987 artean ekoitzitako lau film espainiar eskainiko ditu irailean Nafarroako Filmategiak Genero Fotogramak zikloaren baitan. Gaur bertan, irailak 10, Función de noche (Josefina Molina, 1971) izango da ikusgai 20:00etan. 00

Aplikazioa

Donostia Zinemaldiko 62. edizioari buruzko aplikazioa eskuragai da jada

Donostia Zinemaldiak eta Movistar TV-k elkarlanean 62. edizioari buruzko smartphoneetarako aplikazioa aurkeztu dute. Jaialdiko aktualitatea jarraitzeko, gustuko filmak planifikatzeko eta hiriari buruzko informazio interesgarria eskuratzeko aukera emango du, eta erabat doakoa izango da. 00