Perlak-Donostia-Zinemaldia-Zinea

Hamar film gehitu dituzte Perlak sailean

Nazioartean arrakasta izan duten filmak biltzen dituen Perlak sailean Aronofsky, Baker, Guédiguian, Haneke, Koreeda, McDonagh, Ramsay eta Virzí zinegile ezagun eta sarituen filmak, besteak beste, ikusteko aukera izango da 65. Donostia Zinemaldian. 00

Zabaltegi-Tabakalera-Zinea

Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko diren film guztien berri eman dute

Bide zinematografiko berriei lekua egiten dien atala da Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saila, eta aurtengoan hamalau film luze, film ertain bat eta zazpi labur eskainiko dituzte bertan. Tartean, Raymond Depardon, Hong Sang-soo eta Frederick Wiseman zinegile ezagunen proposamen berriak. 00

Savage-Cinema-Donostia-Zinemaldia-Zinea

Savage Cinema saileko filmak iragarri dituzte

Surfa, mendia eta snowboarda izango dira 65. Donostia Zinemaldiko Savage Cinema saileko protagonista nagusiak. Red Bull Media Housekin elkarlanean antolatutako atala da, eta orotara sei proiektu aurkeztuko dituzte aurtengoan, tartean, Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zinegile ezagunen berriena, Mountain. 00

Zinema-Ikusezina-9-Zinea

9. Zinema Ikusezina jaialdian lehiatuko diren filmen berri eman dute

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Kultura, Comunication y Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du, eta zirkuitu komertzialetan nekez ikusten diren film sozialak eskaintzea du helburu. Bederatzigarren edizioa urriaren 19tik 26ra egingo dute, nahiz eta emanaldiak irailean hasiko dituzten…

Lau-Haizetara-Katalogoa-2017-Zinea

Lau proiektu berri, Lau Haizetara Foroaren 2017ko katalogoan

Dokumentalen alorreko profesionalen arteko harremanak eta nazioarteko koprodukzioa sustatzeko ekimena da Donostia Zinemaldian egiten duten Lau Haizetara Foroa, eta aurten XIII. edizioa antolatuko dute irailaren 26tik 28ra. Bada, 2017ko katalogoan egongo diren amaitutako proiektu berriak iragarri dituzte, lau orotara. 00

Emanaldi-Bereziak-Donostia-Zinemaldia-Zinea-02

Lau emanaldi berezi, Zinemaldiko Sail Ofizialean

65. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, baina lehiaketaz kanpo, egingo dituzten emanaldi bereziak jakinarazi berri dituzte: Albert Dupontel zinegilearen Au Revoir Là-Haut, Jean-Michel Costeau eta Jean-Jacques Mantelloren Wonders of the Sea 3D urpeko abentura, eta Akiyuki Shinbok eta Nobuyuki Takeuchik zuzendutako Uchiage…

Koldo-Larranaga-Zinea-02

Koldo Larrañaga euskaltzale eta zinema ikertzailea zendu da

Koldo Larrañaga, (Azkoitia, 1923) apaiza, euskaltzalea eta euskal zinemagintzaren ikertzailea hil da, 94 urte zituela. Caiceco-Yuso (Araba) herrian 60 urtez jardun zuen apaiz, eta eskualdean euskara sustatzeko lan handia egin zuen. Euskal zinemaren artxibategi aberatsa osatu zuen etxean, eta Ikuska…

Horizontes-Latinos-Zinea-02

Horizontes Latinos sailean lehiatuko diren hamabi filmak iragarri dituzte

Osorik ala zati batean Latinoamerikan ekoitzitako filmek, latindar jatorria duten zinemagileek zuzendutakoek ala latindar komunitateei buruzkoek hartzen dute parte Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean, eta aurtengo edizioan lehiatuko diren hamabi izenburuen berri eman dute gaur. Horien artean zazpi Zinema Eraikitzen…

Mendifilm-10-Irudia

Mendi Tour bira Mundakara helduko da asteburuan

2016ko Bilbao Mendi Film Festivaleko lan interesgarrienetako sei Mundakan eskainiko dituzte larunbatean, 22:00etan hasita, Talaiako frontoian. Emanaldia Mendi Tour biraren testuinguruan egingo dute, eta sarrera doakoa izango da. Gainera, jaialdiaren 10. edizioko kartela aurkeztu zuten orain aste batzuk. 00

Zineuskadi-Estreinaldiak-Animazioa-Euskaraz-Zinea

Urtea amaitu aurretik, haurrentzako beste bi film euskaraz

Udazkenean euskaraz estreinatuko dituzten haur eta gazteentzako animaziozko hiru filmen berri eman zuen Zineuskadik iragan ekainean, eta berriki kaleratu duten ebazpenaren arabera, beste bi lan batuko zaizkie aurretik aipatutako horiei. Estreinaldiak irailetik abendura izango dira. +20