Zabalik da XV. Lau Haizetara Koprodukzio Foroaren deialdia

IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industria departamentuak antolatuta, Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV.edizioa egingo dute 2019ko irailaren 24tik 26ra bitartean, Donostia Zinemaldiaren esparruan. Uztailaren 12a da proiektuak aurkezteko epe-muga. 0

Doako zinema saioak, egunotan Bilbon

Zinebi eta FANT jaialdietako azken edizioetatik igarotako lanez osatutako doako zinema saioak atondu dituzte egunotan Bilbon. Basurto eta Zorrotza barrutietako Udaltegietan egingo dituzte emanaldiak, maiatzaren 15tik 31ra bitartean. 0

Zabaldu dute ZINEBI jaialdiaren izen ematea

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 61. edizioa ospatuko du 2019ko azaroaren 8tik 15era. Zabalik da jada izena emateko epea, eta 2019ko uztailaren 15a baino lehen bidali beharko dira proposamenak. 0

Aurkeztu dute ZINELEKU egitasmoaren laugarren edizioa

Zabalik da jada 2019ko uztailaren 16tik 27ra Gasteizen ospatuko den ZINELEKU zinema-udalekuaren izen ematea. Ikus-entzunezkoarekin lotutako “esperientzia intensibo bat” bizitzeko aukera eta baliabideak eskainiko dituzte laugarren urtez. +1

Euskal ordezkaritza izango du Cannesko Marché du Film merkatuak

Hilaren 14tik 25era Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdira begira izango dira zinemagintzaren eragile eta aktore nagusiak, eta mundu mailako proiekzioa izango dute bertatik pasako diren film eta proiektuak. Euskal zinemagintzaren ordezaritza bat ere han izango da, Marché du Film merkatuan. 0

Ecozine Ingurumen Zinemaldia ospatuko dute Iruñean

Irudia baino gehiago, eraldatzeko tresna da zinema. Bada, fokua natura eta ingurumenean jarriko duen Ecozine – Nazioarteko Ingurumen Zinemaldia abiatuko dute egunotan Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan. +1

Maiatzaren amaieran zabalduko ditu ateak 2DEO laborategiak

Jarduna urte hasiera abiatu bazuen ere, propio sorturiko eremutik kanpo aritu dira lanean 2DEO Ikus-entzunezko Laborategiaren zerbitzuen onuradunak. Maiatzaren amaieran egingo dute 2deo espazioaren irekiera ofiziala, eta hainbat ekintza atondu dituzte datozen asteetarako. +1

Martxan da V.Kritika Lehiaketa

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan ditugu gurekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi…