EZAE-03-Saria-Juanba-Berasategi-Zinea

Juanba Berasategik jaso du III. EZAE saria

Iragan apirilean zendu zen Juanba Berasategi euskal animaziozko zinemagintzaren aitzindaria. Kalabaza tripontzia (1985) lehen euskarazko animazioa izan zen, eta ondorengo hiru hamarkadetan hainbat telesail zein film luze zuzendu zituen Lotura Films ekoizpen etxearen bidez. IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen…

Etorkizuna-eraikiz-GFA-Zinea

Euskarazko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko jardunaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza bultzatzeko laborategia prestatu du Euskarazko ikus-entzunezkoen etorkizuna lelopean. Orotara hiru jardunaldi egingo dituzte, urriaren 6an lehena, urriaren 21ean bigarrena, eta azaroaren 16an hirugarrena. Lehen topaketan izena emateko epea zabalik da. +1-1

Zurriolako-Butaka-3

Zurriolako Butaka: Irailak 25

Igandeko atsedenaldiaren ostean, gaur, irailak 25, ekin diogu bigarrenez Zurriolako Butaka saioari. Inaxio Esnaola kazetariak Barbara Goenaga aktorearekin eta Joxe Portela ekoizlearekin hitz egin du, 65. Donostia Zinemaldian, emanaldi berezi moduan, aurkeztuko duten Operación Concha (Antonio Cuadri) filmaren inguruan (7:12…

IMG_7651

Zurriolako Butaka: Irailak 23

65. Donostia Zinemaldiko bigarren Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Lehenik eta behin, Handia filmeko Aitor Arregi eta Jon Garaño elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaola aurkezleak. Ostean, Miren Manias ikerlari eta Berria egunkariko kolaboratzailearekin izan da. Eta saioa amaitzeko, Zinea atariko…

Zurriolako-Butaka-01

Zurriolako Butaka: Irailak 22

65. Donostia Zinemaldiko lehen Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Lehenik eta behin, Bi txirula filmaren zuzendari Iñigo García eta Jon Elizalde aktorea elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaola aurkezleak (01:51 minutuan). Segidan, Joserra Senperena musikariaren txanda izan da, Juanba Berasategiren Nur…

John-Huston-Azkuna-Zentroa-Zinea-01

Christine Vachon eta John Hustoni eskainitako zikloak, Azkuna Zentroan

Irailean hasi eta abendura arte, Christine Vachon zinema ekoizle laudatuari eta John Huston gidoilari eta zuzendari estatubatuar ezagunari buruzko zikloak eskainiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan. Haien filmografietako lanik esanguratsuenak izango dira ikusgai, eta Vachon bera Bilbora joango da Wonderstruck (Todd…

Alberto-Iglesias

Alberto Iglesias musikariak jasoko du Ohorezko Mikeldia

Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazioarteko Zinebi Jaialdiak Alberto Iglesias musikari donostiarrari emango dio aurten Ohorezko Mikeldi saria. Zinemarako musika egile garaikide garrantzitsuenetakoa da Iglesias, eta besteak beste, Julio Médem, Pedro Almodóvar, Bigas Luna, John Malkovich, Fernando Meirelles, Ridley Scott…

Donostia-Zinemaldia-Zurriolako-Butaka-01

Bigarrenez, Zurriolako Butaka saioan izango gara

Ostiraletik aurrera, 65. Donostia Zinemaldian parte hartuko duten euskal ekoizpenen jarraipen zorrotza egingo du Zurriolako Butaka saioak. 11:00etan hasi eta ordubetez, euskal industriako profestionalak eta adituak elkarrizketatuko ditu Inaxio Esnaola aurkezleak. Berria egunkaria, Hamaika telebista, Gaztezulo aldizkaria, Irutxuloko Hitza astekaria…