Jaurlaritzak 2016an lagundutako film laburrak jakinarazi ditu

Aditzera eman dute Eusko Jaurlaritzak film laburren ekoizpenerako 2016an eman dituen diru-laguntzak jaso dituzten proiektuen zerrenda. 15.000 eta 3.000 euro artean eskuratu dituzte egitasmoek, hamahiru orotara; bi ordezkoen zerrendan geratu dira. 0

Kritika: ‘La madre muerta’

Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa Urtea: 1993 Herrialdea: Euskal Herria Ismaelek (Karra Elejalde) hainbat hilketa egin ditu, baina horietako bat ezin du burutik kendu, bizirik utzi zuen haur batek ikusi zuelako. Hogei urte geroago, Ismaelek lekuko harekin egingo du topo: hilketa…

Hemen da urteroko zita: Gaztezulo Bideo Lehiaketa!

Badira zazpi urte Gaztezulo aldizkariak Bideo Lehiaketa aurrenekoz antolatu zenetik. Orain arte, ‘Hi eta hire munduak’ izan da sortzaileei jarritako gaia, baina aurtengo edizioan, Charles Chaplinen The Kid (1921) filma abiapuntutzat hartuta aritu beharko dira gazteak lanean. Proiektuak bidaltzeko epea azaroaren 10era…

Zinemakumeak gara! mostraren XI. edizioa egunotan Bilbon

Zinemaren industriari eta kulturari ekarpena egin dioten emakumeen ikusgarritasuna sustatzea helburu du Bilbon urtero egin ohi duten Zinemakumeka gara! mostrak. Aurtengoa XI. edizioa izango da, eta urriaren 17tik 23ra luzatuko da. Emanaldiak BBK aretoan egingo dituzte. +2

Film laburren jaialdi baten abiapuntua: Kartonkino

Kristonkino ekimenean parte hartzen duten zinezaleek helburu berri batekin hasi dute ikasturtea: film laburren jaialdi bat prestatu nahi dute 2017an. Horretarako, urriaren 15ean crowfoundingeko ekitaldi bat antolatu dute Tabakalerako 4. solairuan. Bertan, 20.00etan eta 22.00etan Rubén Sainzen labur berria, Cirilo, jarriko…

Gaur abiatuko dute Bilboko Zinema Ikusezina jaialdia

Gai sozialak lantzen dituzten 438 film izango dira ikusgai datozen egunetan Bilboko Azkuna Zentroan, zortzigarren Zinema Ikusezina jaialdiaren baitan. Kultura, Communication & Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekitaldia da, eta gaur, urriak 13, hasi eta datorren ostegunera bitarte luzatuko da….

8.000 ikasle donostiarrentzako zinema euskaraz

Tinko Euskara Elkartearen ekimenez, Donostiako hainbat ikastetxetako hiru eta hamasei urte arteko haur eta gazteak, 8.000 inguru, zinemara joango dira eskola orduetan, haientzat bereziki prestatutako dozena erdi film ikustera. Zinemara joateko ohitura eta filmak euskaraz ikusteko aukera eskaini nahiz zaizkie horrela…

2017ko Euro Connection azokan izena emateko epea zabalik da

Europako herrialdeen arteko koprodukzioa duten film laburren azoka da Euro Connection European Short Film Co-production Forum delakoa. Datorren edizioa Clermont-Ferrand jaialdian egingo dute, otsailaren 7tik 8ra, eta bertan parte hartzeko proiektuak bidaltzeko epea urriaren 20ra arte izango da zabalik. Nazioarteko…

Film luzeak Goya sarietara aurkezteko deialdia ostiralean itxiko dute

Goya Sarien 31. edizioa 2017ko otsailean egingo dute, oraindik data zehatza ezagutzera eman ez duten arren, eta Ohorezko Goya Ana Belén kantari eta aktoreak jasoko du. Film laburrak eta Iberoamerikako lanak aurkezteko epea iragan irailaren 30ean amaitu bazen ere, fikziozko…