EiTBk, IBAIAk eta EPE/APVk lankidetza hitzarmena luzatu dute

EiTB Euskal Irrati-Telebistak, IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta EPE/APV Euskal Produktoreen Elkarteak 2013an sinatu zuten euskal ekoizpen independenteak bultzatzeko lankidetza hitzarmena 2015 urte amaierara arte luzatu dute gaur. 00

68. Canneseko Zinemaldiko sail ofizialetan ikusgai izango diren filmak

Canneseko zinemaldiaren 68. edizioa maiatzaren 13tik 24ra luzatuko da, eta antolatzaileek gaur bertan aditzera eman dute bertan ikusgai izango diren filmen zerrenda. Sail ofizialean, Un Certain Regard atalean, lehiaketatik kanpo eta emanaldi berezietan eskainiko dituzuen filmak ikus ditzakezue segidan. 00

Urretxuko Zine Klub Butak 21 bueltan da goi mailako lau filmekin

Bihar, apirilak 17, hasi eta ekainaren 12ra bitarte, lau film eskainiko dituzte Urretxuko Zine Klub Butak 21 zineklubean, eta ez edonolakoak gainera: uneotan zinemetan ikusgai den Matthew Warchusen Pride, Oscar sarietan hainbat garaikur eskuratu zituen Whiplash (Damien Chazelle), Jian Zhan…

Zabalik da Donostia Zinemaldiko IV. Koprodukzio Foroan izena emateko epea

Gaur hasi eta ekainaren 15era bitarte, ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berriak zabaltzea helburu dituen Donostia Zinemaldiko IV. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan izena eman ahal izango dute Latinoamerikarekin lotura estua duten proiektuetako arduradunek. 00

Amaia Merino zinegileak muntaia onenaren Colibrí Saria jaso du

Anaia Aitorrekin batera ekoitzitako Asier eta Biok langatik muntaia onenaren Colibrí saria jaso zuen Amaia Merino zinegile donostiarrak iragan larunbatean Ecuadorreko Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarte COPAEren eskutik. Quitoko Sucre Antzoki Nazionalean banatu zituzten iragan larunbatean 2015eko Colibrí Sariak. 2013ko urtarriletik 2014ko irailera…