Donostia Zinemaldia, Bilboko Alhondigan

Amaitu berri den Donostia Zinemaldian aurkeztu dituzten filmen artean zortzi proiektatuko dituzte aste honetan Bilboko Alhondigan. Pablo Maloren Lasa eta Zabala gaur bertan izango da ikusgai 20:00etatik aurrera. 00

Esaten ez dena

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma 62. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu dute. Euskara hutsean errodatutako historiako lehen filma da jaialdi honetan eta lehen kategorian lehiatzen. Eta arrazoi horregatik, azken asteetan gainerako filmez baino gehiago hitz egin dugu…

Kimuak 2014 – Gogoeta

  Irailaren 20an, Zinemaldiaren baitan, Kimuak film laburren aurtengo aukeraketa ikusi genuen. Bihoa aurretik nire zoriona proiektu honi, euskal film laburrak mapan jartzen hainbeste urte egin ostean, kalitate aldetik ere lehia eraginez, gure egileen lanon mailak gora egin baitu. Ez…

Paperezko Zinemaren aurkezpena, ostegunean Garoan

Garoa liburu dendak eta Zinea.eu zinemari buruzko euskarazko atari digitalak, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Paperezko Zinema izeneko ekimena abiatuko dugu urrian. Egitasmoaren helburua zinema eta literatura uztartzea da, eta horretarako ikus-entzunezko lanen proiekzioak eta egileen mintzaldiak antolatuko ditugu Garoaren Donostiako aretoan,…

II. ‘Nire gorputza, nire erabakia’ ikus-entzunezko lehiaketa martxan da

Nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketaren edizio berria martxan da jada. Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duten lagunei zuzendutako ekimena da, eta emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoa aztergai duten bidoeklip eta flashmobak galdatzen dituzte aurten antolatzaileek. 00

Urrian egingo dituzte Zinema Ikusezina eta Ikusezina Express jaialdiak

2009an abiatu zuten Zinema Ikusezina jaialdiaren VI. edizioa urriaren 17tik 23ra egingo dute Bilbo, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Mungia, Iurreta, Leioa eta Elorrioko hamalau aretotan. Halaber, Ikusezina Express laburren jaialdia urriaren 6tik 13ra luzatuko da, eta izena emateko epea hilaren 5ean…

Zabalik da Irudienean izena emateko epea

Irudienea Durangoko Azokaren baitako irudiaren gunea da. Film laburrak, luzeak, dokumentalak, spotak, bideoklipak, aurkezpenak… egiten dira bertan, baita Kameratoia laburren rallya ere. Abenduaren 5etik 8ra bertan izan nahi baduzu, urriaren 15era arteko epea duzu izena emateko. 00

Euskal zinemagintzari leihotxoa zabalduko diote Londresen

Irailaren 25etik urriaren 5era egingo duten London Spanish Film Festival jaialdiaren baitan, Basque Window izeneko zikloa egingo dute Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013) eta Tres 60 (Alejandro Ezcurdia, 2013) filmak izango dira ikusgai, besteak beste. 00

Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetako zinemagintza Donostian bilduko da datorren astean

62. Donostia Zinemaldiaren baitan, Topografiak. Beste hizkuntza batzuetako filmografien ikusgaitasuna, koprodukzioa eta nazioartekotzea izeneko saioa antolatuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Hilaren 23an izango da, eta Euskadi, Finlandia, Suitza, Flandria, Islandia eta Letoniako ordezkariak, besteak beste,…

Abian da Bideodromo jaialdiaren VII. edizioa

Bilbo eta Gasteiz artean egiten den nazioarteko zine eta bideo esperimentalaren Bideodromo jaialdia astelehenean hasi zuten, eta irailaren 27ra bitarte, ez fikzio, fikzio, dokumental eta animaziozko lanak eskainiko dituzte. 00