Gaur 75 urte estreinatu zuten ‘Gone with the Wind’

Zinearen historiako film ezagunenetakoa den Gone with the Wind lanak 75 urte betetzen ditu gaur, abenduaren 15ean. 1936an Pulitzer saria irabazi zuen Margaret Mitchell idazlearen eleberrian oinarrituta dago, eta film onenaren garaikurra ez ezik, beste hainbat ere eskuratu zituen 1939ko…

2014ko Europako dokumental onena, Euskal Herriko hainbat aretotan

Europako Zinema Sarietan dokumental onenaren garaikurra eskuratu du Marc Bauder alemaniarraren Master of the Universe (2013) lanak. Bada, DocsBarcelona dokumentalen zinemaldiak abiatutako Hilabeteko Dokumentala ekimenak lan horixe eskainiko du abenduan. 00

‘Fiord’, Pablo Maloren proiektu berria

Aurtengo Donostia Zinemaldiko sail ofizialean (lehiaketatik kanpo) kritika bikainekin hartua izan zen Lasa eta Zabala estreinatu ostean, uneotan Fiord izena izango duen abenturazko filmaren ekoizpenean murgilduta dago Pablo Malo zinegile donostiarra. XI. mendeko euskal balea-arrantzaleak izango ditu protagonista, eta euskaraz eta norvegieraz…

2014a, euskal zinemaren urtea

Lasa eta Zabala eta Loreak filmei esker, besteak beste, aurtengoa euskal zinemaren urtea izan dela esan genezake. Lehenak 70.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu, eta bigarrenak 50.000tik gora, 2005. urteaz geroztik lortutako zifrarik onenak. 00

17 herrialdetako 47 film eskainiko dituzte Mendi Film Festivalean

Gaur hasi eta hilaren 21era bitarte mendiarekin eta abenturarekin lotutako filmak izango dira ikusgai Bilbao Mendi Film Festivalaren zazpigarren edizioan. 17 herrialdetako 47 filmez gain, mintzaldiak, tailerrak, erakusketak eta ikastaroak ere eskainiko dituzte jaialdian. Azken hiru urteetan nabarmen hazi eta…

Umorea eta izua, De la Iglesiaren 2015eko proiektuetan

Marrakexeko Nazioarteko Zinemaldian egindako adierazpenen arabera, Alex de la Iglesia zinegile bilbotarra bi proiektutan ariko da 2015ean: Mi gran noche eta El bar. Urtarrilean hasi eta bata bestearen ostean errodatu nahi ditu. El día de la Bestia (1995), La comunidad…

Nazioarteko zinema ikasleen lanak, gaurtik aurrera Hernanin

Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan egin zituzten Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketak. Bada, gaurtik datorren abenduaren 16ra bertan aurkeztutako hamalau lanak eskainiko dituzte Orona Fundazioaren Ideo eraikinean, 16:45etik aurrera. Sarrera librea izango da. 00

Igandera bitarte, Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon

Atzo, abenduak 8, hasi eta igandera bitarte Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon (Uruguai) bertako Aldaxka kolektibo euskaltzalearen eta filmotekaren ekimenez. Besteak beste, Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012), Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011) eta Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) eskainiko dituzte. Euskal Herriari eta…

Ukerdi Film Festivala, gaur eta bihar Izaban

Erronkariko bailarako Ukerdi Film Festivala gaur eta bihar egingo dute Izaban (Nafarroa). Orobara hamabi film izango dira ikusgai, eta saioak 18:30ean hasiko dira. Zaletu, kirolari, bizilagun eta bestelako profesionalak huriblduko dira urteroko zitara. 00