ZINETIKA dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren, zinemaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren nahasketaz sortzen dena, arte-esperientzia desberdinen bila. Zentzu horretan, emanaldiez harago, bideodantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak ere jasotzen ditu.
Donostia hartuko du mostrak abenduaren 15ean eta 16an. Kasu honetan, astelehenez egingo dute filmen emanaldia, 19:30etik aurrera, Trueba zinema-aretoan.