Ekitaldiak kargatzen

ZINETIKA dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren, zinemaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren nahasketaz sortzen dena, arte-esperientzia desberdinen bila. Zentzu horretan, emanaldiez harago, bideodantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak ere jasotzen ditu.

Bilboko Guggenheim Museoa izango du topalekua abenduaren 7an, larunbatean. Proiekzioei dagokienez, 18:00tan ezarri dute hitzordua, eta 2024ko hautaketako filmak izango dira ikusgai.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top