Ekitaldiak kargatzen

Zinema Zubiak programaren V. topaketa, Baionako Rencontres sur les docks-en

Akitania Berriko, Nafarroako eta EAEko enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatzeko eta dinamizatzeko asmoz sortutako ZINEMA ZUBIAK programak 2024ko bigarren topaketa hartuko du maiatzaren 2tik 5era bitartean ospatuko duten Rencontres sur les docks festibalean.

NAPAR elkarteak, IBAIA – Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak (EPE-APVrekin fusionatu ostean aurrerantzean epe-ibaia izango dena), eta ZUKUGAILUAk antolatuta, Baionako L’Atalante zinema gelan elkartuko dira jaialdiaren lehen egunean, hilaren 2an, industriako profesionalak. Behin ongietorria emanda, 10:00etan, ‘Idazketatik ekoizpenera, zinema sorkuntza Euroeskualdean’ mahai-inguruak abiatuko du jardunaldia. Ondoren, 11:30etik 13:00etara, HEMENDIK egonaldiaren laugarren edizioan hautatutako sei proiektuen aurkezpenak egingo dituzte, eta bazkalostean, 14:30ean, onte-to-one bilerei emango diete paso, eta hitzordu profesionalak finkatu dituzte ere.

zinema zubiak V-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top