TOPAGUNEA | GIDOI elkartearen Ohiko Batzar Nagusia
1 otsaila @ 10:45 - 13:00
Ohiko Batzar Nagusia ospatuko du GIDOI elkarteak. GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen elkarteak urteroko Ohiko Batzar Nagusia ospatuko du otsailaren 1ean. Bilboko La Bolsa Eraikinean izango da (Pilota Kalea 10), 10:45ean hasita. Erakundeak datorren urtean izango duen norabidea zehazteko hitzordura GIDOIko kideak eta interesa duten guztiak gerturatu daitezke, nahiz eta bazkide ez izan. Bada, online jarraitzeko aukera ere egongo da, ondoko estekan.