Ekitaldiak kargatzen

Gazteentzako zinema tailerra antolatu du Nafarroako Filmategiak. Nafarroako Filmategiak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek film laburrak sortzearen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute bosgarrenez. Hilaren 24tik 28ra bitartean garatuko da formakuntza-saioa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute.

Iruñeko Planetarioan egingo da tailerra, eta Julio Mazarico gidoilari, zinemagile eta ekoizleak gidatuko du. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburua “gazte talde batek film labur zinematografikoko proiektu baten etapa guztiak aurrez aurre garatzea da, arreta berezia jarriz hizkuntzaren eta analisi filmikoaren gakoei”. Bada, zinema mutuaren kodeak erabiliko dituzte lantegian, hala, plano bakoitzaren plangintza, balioa eta adierazkortasuna, eta filmaketa eta muntaketa baliabideen mugapena izango dituzte abiapuntu.

Gazteentzako zinems tailerra-Nafarroako Filmategia-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top