SOLASALDIA | Zinemagileen arteko elkarrizketak: María Elorza eta Marian Fernández
14 urtarrila @ 19:00 - 21:00
‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zikloaren IV. edizioa. Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Zinemaldiaren Z365 arloarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu ohi dituen Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloak laugarren edizioa beteko du 2025ean. Urtarrilaren 14an ekingo diote programa berriari, eta ekainera bitartean zinema arloko 16 profesionalek parte hartuko dute, zortzi elkarrizketetan.
Lehenengo saioak, Ez-fikzioa ekoiztea du izenburu, eta maria Elorza zinemagilea eta Marian Elorza ekoizlea izango ditu gonbidatu. Egun, Caro Bastiano proiektuan elkarlanean ari dira; aurtengo ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa Ikusmira Berriak-en hautatuta izan da eta Sideral saria irabazi du.
Biak, 2022an, A los libros y a las mujeres canto proiektuan elkarlanean aritu ziren. Lan honek Euskal Zinemaren Irizar Sarian aipamen berezia eta Zinemaldiko Gazteriaren Saria jaso zituen.