Zinema dokumentalaren finantzaketarekin lotutako gaiak jorratuko dira bertan, bai eta horrek sormenean duen eragina eta ez-fikziozko zineman lan egiten duten emakume zinemagileen presentzia ere. CIMA elkarteak Nafarroan duen ordezkaritzako kide den Amaia Remirez Garcia ekoizle eta zuzendariak eta (H)emen elkarteko Gentzane Martinez de Osaba ekoizleak osatuko dute mahaia, eta Itziar García Zubiri izango dute moderatzaile.