Ekitaldiak kargatzen

Animaziozko zinema hizketagai

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean antolatua, hirugarrenez ari dira ospatzen Zinegileen arteko elkarrizketak zikloa, Donostian. 2024ko lehen seihilekoan gauzatuko dira enkontru guztiaak, eta berriki estreinatu edota estreinatzear dauden proiektuekin lotutako gonbidatuak hartuko ditu.

Gaur, 2023an Euskal Herrian ekoiztu diren animaziozko bi film luze arrakastatsuenen sortzaileak elkartuko dira Santa Teresa komentuan, 19:00etan: Pablo Berger bilbotarra eta Isabel Herguera donostiarra. Saioa doako izango da, baina adierazi dutenez, lehentasuna izango dute ziklo osoa jarraitzeko matrikula egin dutenek.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top