SOLASALDIA | Mens sana in courier sans. Osasun mentala gidoiaren munduan (eta gidoiaren mundua ez denean…)
2024/12/17 @ 19:00 - 21:00
Osasun mentalak gidoilariengan duen eragina hizketagai, Bilbon. GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen elkarteak gidoiak idazterako orduan sortzaileek bizi ditzaketen presioak, blokeoak eta erronka emozionalak ardatz dituen solasaldia antolatu du. FAGA – Ikus-Entzunezko Gidoilarien Elkarteen Erakundearekin batera prestatuta, eta DAMA zein SGAErekin lankidetzan, hausnarketa eta elkarrizketarako gune ireki bat izan nahi du topaketak.