Kontatutako zinea: David Pérez Sañudo. Zinemagilean Azken erromantikoak (2024) filmaren sorkutza prozesuari izango du hizpide. Bere bigarren lan luzea da honakoa –Ane (2020) arrakastatsuaren ondokoa-, Txani Rodríguezen liburuaren adaptazioa eta 72. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean izan zuen estreinaldia.
Paper fabrika batean lan egiten duen Irune da 2021eko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen nobelaren protagonista, gizarteak galdu dituen balioei eusten dien emakumea. Bada, Miren Gaztañagak haragituko du bularrean koskor bat detektatzen diotenean bizitza osoa birplanteatu beste erremediorik izango ez duen emakume protagonista, baina aktore ezezagunek (euskaldunek eta andaluziarrek) interpretatuko dituzte filmeko pertsonaia gehienak. Adiskidetasun eta maitasun istorioa izango da, gizakiari eta besteekin duen harremanari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituena. Gizarte eta lan eraldaketa, iraganeko denboren nostalgia edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak ere jorratuko ditu filmak.
Kritika | ‘AZKEN ERROMANTIKOAK’: Emakume hautsi baten askapen eskubidea