Idazketa prozesua hizketagai
2020an gidoi onenaren Gaudi eta Goya sariak irabazi zituen La hija de un ladron filmaren idazketa prozesua izango dute solasaldirako gai Belen Funesek eta Marçal Cebrianek. Noemi Cuetosek gidatuko du saioa.
Donostia Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zen filma, eta sari-banaketa denboraldian hainbat aitortza jaso dituen. Zinemagile berri onena izendatu zuten Funes Goya sarietan, eta gidoi onenarene statuatxoa ere bereganatu zuen, Gaudi sarietan bezala.
Jarraian La hija de un ladron filmak kontatzen duena: Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea.
KRITIKA | La hija de un ladron: Ezin familiari uko egin