Ekitaldiak kargatzen

Iñaki Garmendia artista bisuala protagonista, Contactos sailean. Otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean ospatuko duten Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak 19. edizioko programazio nagusia itxi du dagoeneko. Zinema dokumentala beste diziplina batzuekin konektatzen duen Contactos saileko protagonista nor izango den jakitea falta zen, eta gaur iragarri dute: Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) artista bisuala.

Oteiza Museoak erakusketa eskainiko dio gipuzkoarrari, eta Punto de Vistak aukera baliatuko du Iruñeko Udalarekin batera hiru aldeko lankidetza fintzeko. Bada, otsailaren 25ean, Garmendiaren eta Antonio Menchen artista bisualaren arteko elkarrizketa hartuko du Museoak, eta ostean, Faux départ / Cabeza Borradora erakusketara bisita egingo dute.

Punto de Vista-2025-Contactos-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top