NaparDocs jardunaldiak egingo dituzte, 18. Punto de Vista jaialdian.
Tokiko sortzaileak elkartu eta zinema dokumentalari buruz hitz egiteko gune bat proposatzeko asmoz, NAPAR elkarteak NaparDocs jardunaldiak antolatu ditu zazpigarrenez, 18. Punto de Vista jaialdiaren baitako LAN sailaren barruan. Martxoaren 13an, sorkuntzari, ekoizpenari eta banaketari eskainitako mahai-inguru banak osatuko du programa.
Iruñeko Baluarte jauregian:
-
09:30-10:30 | Celia Viada Caso. Ikus-entzunezko sorkuntza prozesuak
-
11:00-12:00 | Rosaura Romero. Ikus-entzunezko ekoizpena
-
12:30-13:30 | Cesar Vallejo. Ikus-entzunezko banaketa