Loraldiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko bost tailer prestatu dituzte. Bizkaia Aretoan gauzatuko dira, eta erreferente diren sortzaileek gidatuko dituzte, tartean, Eneko Sagardoy aktore eta zinemagileak.