APIKAk proposaturiko lantegi honen parte-hartzaileek memoria bat prestatzen ikasiko dute, aurrekontua kudeatzen, ekoizpena eta filmaketa plana diseinatzen, finantzaketa, banaketa eta koprodukzioak kontuan hartzen, eta, kasua kasu, proiektua aurkezteko modu eraginkorrena bilatzen.