Gure garaiko mehatxu handiaz -krisi klimatikoaz- arduratzeko, gure emozioei eusten dieten fikzioak eta narratibak eraikitzen hasteko aukera zabaltzea du xede. Bide horretan, hiru fase izango ditu tailerrak. Lehenik eta behin, Marta Garcia Larriu Another Way Elkarteko zuzendariak berotze globalaren egoera eta garapen iraunkorrarekin lotutako kontzeptuak jarriko ditu testuinguruan. Jarraian, parte-hartzaileek, krisi klimatikoaren eta ikus-entzunezko narratibaren arteko harremanari buruzko ikuspegi berriak aztertuko dituzte. Azkenik, Oscar Perez Ramirez zinemagile espainiarrak talde-dinamika bat proposatuko du, sortzaileak beren istorioetan ingurumen-arazoak modu organikoan txerta ditzaten bultzatzeko.