Ekitaldiak kargatzen

Begirada feminista duten bi tailer antolatu ditu Zinemakumeak gara! mostrak. Cecilia Bartoloméren ¡Vámonos, Bárbara! (1978) opera prima berrikusi eta filmak jasotzen dituen gaien inguruan hausnartuko dute, modu kolektiboan. 1978ko Donostia Zinemaldian emakumeek egindako zinemari eskainitako lehen eta azken zikloaren baitan pantailaratu zuten Bartoloméren filma. Ekimena Donostiako Emakumeen Asanbladak antolatu zuen, eta emakumearen zereginari buruzko hausnarketa proposatu zuen, bai pantaila barruan, bai kanpoan.

Urriaren 16an izango da saioa, 16:00etatik 20:30era, BBK Kunan bertan; kasu honetan, sarrera doan da. Filmaren ikustaldiaren eta iritzi-trukaketaren ostean, Neus Sabaté ikerlariak hitza hartuko du; Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialeko lehen hiru diplomadunak (Cecilia Bartolomé, Josefina Molina eta Pilar Miró) Zinemaldiaren baitako ziklo hark nola berrelkartu ziren izango du ardatz.

Zinemakumeak gara!-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top