Ekitaldiak kargatzen

16 film labur eta film luze bat, XIII. Horror Online Art Jaialdian. Fantasiazko zein beldurrezko zinemaren jarraitzaileen garai betea da urria. Sitgesko zinemaldi arrakastatsua bukatu berritan, Donostiaren baimenarekin, Iruñeko Gaztediaren Etxea bilakatuko da genero berezi honen erdigunea. Bertan,  Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIII. Nazioarteko Festibaleko sail ofizialean lehiatuko diren mundu osoko film laburren aukeraketa bat ikusi ahal izango da, eta baita film luze gonbidatu bat ere.

Gaur amaituko dute jaialdia, eta La mesita del comedor emango dute, Caye Casasek zuzendutakoa. Oihartzun handirik gabe estreinatu zen 2022an zinema aretoetan, baina Stephen King idazleak eta Mick Garris zinemagileak urteko beldurrezko film onena izendatu ostean iritsi zitzaion arrakasta.

Horror Art Online Festival

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top