Ekitaldiak kargatzen

AMUA musika film laburren jaialdia berrikuntzez beteta dator. Musika eta zinema uztartzen dituen AMUA zinemaldiak bi arteon sinergia indartzen jarraituko du. Laugarrenez ospatuko dute aurten, azaroaren 14an, 15ean eta 16an, eta ohi bezala, zinemagileak, ekoizleak, musikariak, adin guztietako ikus-entzuleak eta zaleak bilduko ditu.

AMUA KLUBAk eta Hondarribiako Udalak antolatutako ekimena da AMUA musika film laburren jaialdia, eta herriko Itsas Etxea Auditoriuma du topagune. Bertan erakutsiko dituzte, hain zuzen ere Sail Ofiziala osatuko duten 12 filmak, tartean, Para KepaAhozko TradizioaErrotik edota Erromintxelak-Esperoan euskal ekoizpenak. Epaimahaiak -Kristina Zorita kazetaria, Miren Izan konpositore eta abeslaria, eta Xabier Erkizia soinu artista eta ikerlaria- ebatzitako lehen (2.000 euro) eta bigarren (1.000 euro) sarian irabazteko hautagaiak. Ikus-entzuleen aintzatespena (1.000 euro) ere jaso ahal izango dute.

Berrikuntza gisa, bideoklip eta musika bideogintza lehiaketa bana egingo dituzte aurten.

AMUA 2024-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top