Ekitaldiak kargatzen

‘Mikelen heriotza’ eta ‘Tasio’ euskal klasikoak, 66. ZINEBIn ikusgai. ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko arduradunek argitu dutenez, euskal zinemaren bi klasiko berreskuratuko dituzte 66. edizioan. 1984an aurkeztu zituztenetik lau hamarkada bete dituzte Mikelen heriotza (Imanol Uribe) eta Tasio (Montxo Armendariz) lanek, eta horiek pantaila handian berriz ikusteko aukera egongo da azaroaren 8tik 15era bitartean.

San Salvadorren jaiotako eta Ohorezko Mikeldiarekin omendutako zinemagile bizkaitarraren fikziozko bigarren film luzea hilaren 14an emango dute, Guggenheim Museoan, 19:30ean. Lekeition girotuta, farmazialari baten istorioa kontatu zuen Uribek. Bere emaztearekiko harremanak okerrera egin du, indarkeriara ere iritsiz. Egun batean, Bilboko dantzaleku batera joango da, Fama trabesti ospetsu bat ezagutu eta harekin harreman sentimental bat hasiz. Mikel egoera bitxian hiltzen denean, bere kide abertzaleak bere heriotzari etekin politikoa ateratzen saiatuko dira.

KRITIKA | Mikelen heriotza (Imanol Uribe, 1984)

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top