Ekitaldiak kargatzen

KIMUAK programaren 25. urteurrena ospatuko du ZINEBIk. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen duen, eta Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan Etxepare Euskal Institutuaren bitartez gauzatzen den KIMUAK programa 1998an sortu zen. Mundu osoan barrena euskal ekoizpena duten film laburrak sustatzeko eta banatzeko egitasmoa da, eta berriki 25 urte bete ditu. Bada, urtero-urtero, ZINEBIn lehiatzen dira bertan aukeratzen dituzten hainbat lan, eta aurten, sorta berezia eskainiko dute.

Mende laurdena bete duen KIMUAK programatik pasatu diren 12 film labur proiektatuko ditu Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 66. edizioan:

  • Ximinoa (Itziar Leemans, 2023)
  • Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022)
  • Areka (Atxur Animazio Taldea, 2021)
  • Azaletik azalera (Mel Arranz, 2021)
  • El infierno (Raúl de la Fuente, 2019)
  • Mateoren ama (Aitor Arregi, José Mari Goenaga, 2019)
  • Gure hormek (Las Chicas de Pasaik, 2016)
  • Hotzanak, For Your Own Safety (Izibene Oñederra, 2013)
  • Zela Trovke (Asier Altuna, 2013)
  • Deus et machina (Koldo Almandoz, 2012)
  • La primera vez (Borja Cobeaga, 2011)
  • La gallina ciega (Isabel Herguera, 2005)

ZInebi 66 kimuak-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top