Ekitaldiak kargatzen

Martxan da Euskal Zine Bileraren 47. edizioa. Beti berria den zinea lelopean aurkeztu dute Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 47. edizioa.  Euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da Euskal Zine Bilera eta, horrek erreferentziazko espazioa bilakatu du: “Euskaraz egindako zinearentzako topagunea izan da hasieratik, eta euskal ikus-entzunezkoen erreferentziazko plaza 1978tik. Zinema maite zuten gazte batzuek euskara arnastearen beharra sentitu zutenean sortu zen”. Hain zuzen, festibalaren sustatzaile izan ziren gazte horiei keinu egin nahi dietela adierazi dute, eta horretarako, proiekzioak, solasaldiak, lantegi eta bestelako ekitaldi bereziak eskainiko dituzte.

Gaurko egitaraua:

– 12:00 | Sail ofizialeko saioa III

– 17:00 | ‘Ekoizle gazteen erronka eta lorpenak’ mahai-ingurua

– 18:00-20:30 | KLIXKA esperimentazio espazioa

– 19:30 | Sari banaketa eta ‘Euskal Zinemaren Begirada Saria’

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top