Ekitaldiak kargatzen

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Fantasiazko zinemak aurten eman dituen film luze eta labur onenak izango dira, beste behin, Donostian ikusgai. Guztira, 31 film luze, 45 labur eta telebistako 3 kapitulu proiektatuko dituzte, eta horien artean, gaur, aurrenekoz ikusi ahalko da, gurean, Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren Rich Flu obra berriena. Film luzeen sail ofizialean lehiatuko da, beste 18 lanekin batera.

 

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top